Ia oharkabean iritsi gara 200. zenbakira. Zenbat elkarrizketa, erreportaje, albiste, iritzi eta saltsa! Baina, atzera baino, aurrera begiratu nahi dugu, gutxienez beste 200 osatzeko erronkarekin. Oraingoz, 200.a prestatu dugu eta kioskoan aurkituko duzue. Arraun elkartean gertatu diren aldaketen inguruan egin dugu erreportajea: diru arazoak, zuzendaritza berria, entrenaitzaile aldaketa, denboraldiko helburuak... Beste erreportaje mardul bat ere prestatu dugu ontzigintzak Zumaian izan duen garrantziaren inguruan, batik bat Balenciagaren historian oinarrituta. ZIIZek egindako ikerketa lanaren harira osatu dugu, garai bateko argazki eder eta bitxiekin. Bi gai nagusi horiekin batera, astoarekin erromes joandako bi zumaiarri elkarrizketa, barrako galtzada-harrien inguruan Imanol Azkuek idatzitako iritzia, Al-Anon elkartea, hauteskundeetako kontuak, eta Josu Walinoren mikroipuina.