Joxe Mari Korta industrigunean izango dute infantil eta alebinek denboraldiko azkenaurreko lasterketa. Aurreko asteburuan Irunen Eider Manzisidorrek beste garaipen bat lortu zuen alebin mailan, eta mutiletan Ioritz Manterola izan zen onena, 6. postuan sailkatuta. Gaizka Gurrutxaga aizarnazabaldarra 9. izan zen. Lan ona egin zuten Zumaiako txirrindulari elkarteko beste kideek ere: Peio Etxabe 11., Julen Mujika 12, Xabat Gastañares 13., ibai Etxabe 16. eta Asier Larrñaga 22. nabarmentzekoa gainera lasterketaren zati handi batean Zumaiako txirrindulari elkarteko kideek eraman zutela karrera; buruan ibili ziren, baita ihes eginda ere (Ibai Etxabe).