Ostiralean, ekainaren 3an, hasiko da Udako denboraldia eta horrekin batera hondartzako zerbitzu guztiak martxan jartzeaz gain, TAO aparkaleku zerbitzua ere indarrean jarriko du Orioko Udalak. Aurtengo ibilgailuaren zerga ordainduta duten herritarrek autoa doan utzi ahal izango dute hondartzako aparkalekuan, baina horretarako binetak jaso beharko dira aurrez, Orioko udaletxeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era bitartean.