Asteartean Organo Emaileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteak informazio banaketa egingo du asteburuan Urola Kostako zenbait herritan. Larunbatean, esaterako, Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan izango dira goizez; arratsaldean, berriz, Musika Plazan. Igandean Orion zein Getarian egingo dute informazio banaketa, udaletxe atarian eta Artzape aurrean.