Lan hitzarmena berritzeko aldarrikatuz, mobilizazioak hasi dituzte Getariako Indaux enpresan

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 2a

Getaria eta Aiako Indaux enpresako langileek  lanuzteak egin zituzten atzo. Enpresako lan hitzarmena berritu dezaten aldarrikatzeko egin zuten greba. ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresak hiru urte baino gehiago daramatza lan-ituna berritu gabe. Halaber, Langile Batzordeak adierazi du hitzarmen “duin eta onuragarria” lortzea nahi dutela, “bai langileentzat eta baita langileentzat ere”. Gaur ere ari dira egiten lanuzteak, eta hilak 9an eta 10ean ere egingo dituzte, enpresa “negoziaketara” eramateko asmoz. Sindikatuaren arabera, azken aldian enpresako lan karga “hobetzen” ari da. Beraz, langileek euren “eskubideak defenda ditzaten garai egokia” dela adierazi du sindikatuak: “Ikusi dugu enpresaren egoera hobera ari dela egiten; badakigu aberastasunaren zati bat langileena dela, beraz, antolatzea eta mugitzea erabaki dugu”. Langileek gaineratu dute enpresako zuzendaritzak “hitzarmen baten beharra” zegoela helarazi ziola Batzordeari iaz. Langile Batzordeak 14 puntuz osatutako proposamena aurkeztu zuen, baina azkenean bertan behera geratu da: “Lau bilera izan ostean, Zuzendaritzak negoziaketa mahaia puskatu du, 14 puntu horietako bat bera ere negoziatu gabe”, dio Batzordeak. Beraz, “enpresaren jokaera” dela-eta, mobilizazioak egitea erabaki dutela adierazi dute langileek. Atzokoan, txanda bakotizean bi orduko geldialdiak egin zituzten langileek. ELAren arabera, Aiako enpresan egin zuten lanuztea “erabatekoa” izan da, baina Getarian “zerbait baxuagoa” izan zuen jarraipena. ELAren arabera, Aiako enpresan egin duten lanuztea “erabatekoa” izan [...]

Getaria eta Aiako Indaux enpresako langileek  lanuzteak egin zituzten atzo. Enpresako lan hitzarmena berritu dezaten aldarrikatzeko egin zuten greba. ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresak hiru urte baino gehiago daramatza lan-ituna berritu gabe. Halaber, Langile Batzordeak adierazi du hitzarmen “duin eta onuragarria” lortzea nahi dutela, “bai langileentzat eta baita langileentzat ere”. Gaur ere ari dira egiten lanuzteak, eta hilak 9an eta 10ean ere egingo dituzte, enpresa “negoziaketara” eramateko asmoz.

Sindikatuaren arabera, azken aldian enpresako lan karga “hobetzen” ari da. Beraz, langileek euren “eskubideak defenda ditzaten garai egokia” dela adierazi du sindikatuak: “Ikusi dugu enpresaren egoera hobera ari dela egiten; badakigu aberastasunaren zati bat langileena dela, beraz, antolatzea eta mugitzea erabaki dugu”.

Langileek gaineratu dute enpresako zuzendaritzak “hitzarmen baten beharra” zegoela helarazi ziola Batzordeari iaz. Langile Batzordeak 14 puntuz osatutako proposamena aurkeztu zuen, baina azkenean bertan behera geratu da: “Lau bilera izan ostean, Zuzendaritzak negoziaketa mahaia puskatu du, 14 puntu horietako bat bera ere negoziatu gabe”, dio Batzordeak. Beraz, “enpresaren jokaera” dela-eta, mobilizazioak egitea erabaki dutela adierazi dute langileek.

Atzokoan, txanda bakotizean bi orduko geldialdiak egin zituzten langileek. ELAren arabera, Aiako enpresan egin zuten lanuztea “erabatekoa” izan da, baina Getarian “zerbait baxuagoa” izan zuen jarraipena.

ELAren arabera, Aiako enpresan egin duten lanuztea “erabatekoa” izan da, baina Getarian “zerbait baxuagoa” izan du jarraipena. Halaber, bihar ere lanuzteekin jarraitzeko asmoa dute langileek. Hilak 9an eta 10ean ere egingo dituzte geldialdiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide