Pasa den asteazkenean ustez E.coli bakteriaz kutsatuta ospitaleratu zuten 43 urteko zarauztarrak hobera egin du. Osasun sailak jakinarazi duenez, kordea berreskuratu du gaixoak, eta hodiak kendu dizkiote. Hala ere, ZIU Zaintza Intentsiboetako Unitate gelan jarraitzen du.
Rafael Bengoa Euskoa Jaurlaritzako osasun sailburuordeak herenegun jakinarazi zuenez, E. coli bakterioa izan dezakeen zarauztarrari analisiak egiten ari tu zaizkio medikuak. Artean ez dute ondorioztatu E. coli-z kutsatuta dagoenik, eta sailburuordeak aitortu du «zaila» izango dela bakterioa bakartzea, antibiotikoak hartzen ari baita 43 urteko gizonezkoa.
Alemaniatik ekarria
Bengoak adierazi zuen oraindik froga gehiago egingo dizkiotela gizonezkoari, baina «ziurrenik» haien emaitzak ere negatiboak izango direla. «Gizonezkoak dituen sintomak eta egoera klinikoak adierazten dute E. coli-k eragindako gaitza duela; beste kontu bat da hori frogatu ahal izatea», esan du sailburuak. Dena dela, duena duela ere, «Alemaniatik ekarri» duela ziurtatu du Bengoak. Hanburgon eman zituen hamar egun eta beherako odoltsuak zituelako jo zuen medikuarengana.