Getariako eta Aiako Indaux enpresan lanuzteak egin dituzte gaur

Urola Kostako Hitza 2011ko ekainaren 2a

Getaria eta Aiako Indaux enpresako langileak  lanuzteak ari dira egiten gaur. Txanda bakotizean bi orduko geldialdiak egin dituzte langileek, enpresako lan hitzarmena berritu dezaten aldarrikatzeko. ELA sindikatuak adierazi duenez, enpresak hiru urte baino gehiago daramatza lan-ituna berritu gabe. Sindikatuaren arabera, azken aldian enpresako lan karga "hobetzen" ari da. Beraz, langileek euren "eskubideak defenda ditzaten garai egokia" dela adierazi du sindikatuak: "Ikusi dugu enpresaren egoera hobera ari dela egiten; badakigu aberastasunaren zati bat langileena dela, beraz, antolatzea eta mugitzea erabaki dugu". ELAren arabera, Aiako enpresan egin duten lanuztea "erabatekoa" izan da, baina Getarian "zerbait baxuagoa" izan du jarraipena. Halaber, bihar ere lanuzteekin jarraitzeko asmoa dute langileek. Hilak 9an eta 10ean ere egingo dituzte geldialdiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide