Bere zorpetze maila “arrazoizko parametroen barruan” dagoela dio Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 2a

Zarauzko Udalak dio bere zor maila “arrazoizko parametroen barruan” dagoela eta 2,8 milioi euro bideratuko dituela kredituen ordainketara. Kopuru hori “aurten onartutako  28 milioi euroko aurrekontuaren % 10 baino ez” dela nabarmendu du, eta Aurrekontuen Egonkortasun Legeak eta Europako araudiak onartutako % 25etik “oso urrun” dagoela. Bestalde, erakundeak gastu gehiago dituela onartu du, “baina horrek ez du esan nahi egoera kezkagarria denik”. Jon Burgaña jarduneko Ogasun zinegotziaren arabera, zorraren marjina 44 euro per capita da: “Gipuzkoako beste udalerrietan kopuru hori nabarmen txikiagoa da, are gehiago, kasu jakin batzuetan 0 euroko da”. Era berean, iaz Udalak  Plan Ekonomiko Finantzieroa onartu zuela gogoratu du zinegotziak, “kontu publikoen egonkortasuna bermatzearren”. 14 milio inguruko mailegua Bestalde, Udalak Kutxarekin 10,8 milioi euroko mailegua eta BBKrekin 3,3 milioi eurokoa hitzartu dituela nabarmendu du, biak Gipuzkoako Foru Ogasunaren baimenarekin. Aipatu maileguak Eguneko Zentroa eta tutoretzapeko apartamentuak (sei milioi euro), Udal Merkatua (hiru milioi euro), Etxezabala eraikina (hiru milioi euro) eta bestelako obra txikiagoak finantzatzeko erabili ditu Udalak, Gurmendi parkea, Aldapetako eta Kortazarreko planak eta surf eskola, besteak beste. Era berean, Foru Funtsaren eskutik jasotako diru-sarrerak murriztu direla gogoratu du: “Hiru milioi euro gutxiago jaso ditugu. Orain lehen baino diru gutxiago dugu proiektu berak kudeatzeko”. “Datu horiek nahikoak [...]

Zarauzko Udalak dio bere zor maila “arrazoizko parametroen barruan” dagoela eta 2,8 milioi euro bideratuko dituela kredituen ordainketara. Kopuru hori “aurten onartutako  28 milioi euroko aurrekontuaren % 10 baino ez” dela nabarmendu du, eta Aurrekontuen Egonkortasun Legeak eta Europako araudiak onartutako % 25etik “oso urrun” dagoela. Bestalde, erakundeak gastu gehiago dituela onartu du, “baina horrek ez du esan nahi egoera kezkagarria denik”.

Jon Burgaña jarduneko Ogasun zinegotziaren arabera, zorraren marjina 44 euro per capita da: “Gipuzkoako beste udalerrietan kopuru hori nabarmen txikiagoa da, are gehiago, kasu jakin batzuetan 0 euroko da”. Era berean, iaz Udalak  Plan Ekonomiko Finantzieroa onartu zuela gogoratu du zinegotziak, “kontu publikoen egonkortasuna bermatzearren”.

14 milio inguruko mailegua

Bestalde, Udalak Kutxarekin 10,8 milioi euroko mailegua eta BBKrekin 3,3 milioi eurokoa hitzartu dituela nabarmendu du, biak Gipuzkoako Foru Ogasunaren baimenarekin. Aipatu maileguak Eguneko Zentroa eta tutoretzapeko apartamentuak (sei milioi euro), Udal Merkatua (hiru milioi euro), Etxezabala eraikina (hiru milioi euro) eta bestelako obra txikiagoak finantzatzeko erabili ditu Udalak, Gurmendi parkea, Aldapetako eta Kortazarreko planak eta surf eskola, besteak beste.

Era berean, Foru Funtsaren eskutik jasotako diru-sarrerak murriztu direla gogoratu du: “Hiru milioi euro gutxiago jaso ditugu. Orain lehen baino diru gutxiago dugu proiektu berak kudeatzeko”.

“Datu horiek nahikoak dira Udalak arrazoizko zorra duela erakusteko”, dio Burgañak: “Inola ere ez neurriz kanpokoa. Zarautz Gipuzkoako udalerrien bataz bestekoaren mugen baitan aurkitzen da”. Ildo horretatik, datuok www.udalgida.net webgunean egiazta daitezkela adierazi du Ogasun zinegotziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide