Getariarrek bisitatu ahalko dute lehenbizi Balentziaga Museoa

Getariako Hitza 2011ko ekainaren 1a

Guztia prest dago Getariako Balentziaga Museoaren inauguraziorako. Ekainaren 7an, asteartean, egingo dute eta bertan izango da Espainiako Sofia erregina eta  moda eta kultura munduko zenbait ordezkari, besteak beste. Getariarrak izango dira lehenak eraberritutako museoa bisitatzen; ekainaren 9an izango dute horretarako aukera. Hilaren 10an irekiko dituzte ateak gainontzeko bisitarientzat. Atzo Kultura Ministerioko idazkari tekniko Angeles Fernandezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatu Maria Jesus Aranburuk, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu Blanca Urgellek eta Getariako alkate Andoni Aristik komunikabideei aurkeztu diete gaur eguerdian jostun getariarraren  inguruko museoa . Aristik «bihotzez eskerrak» eman dizkie «proiektuan benetan sinistu duten guztiei». Bestalde, getariarrak egitasmo berriarekin «oso gustura» daudela nabarmendu du: «Asko inplikatu dira». Era berean, «Getaria, Gipuzkoako herri zaharrenetarikoa eta arrantza eta nekazaritza oinarri izanik», hauxe «bakarrik» falta zitzaiola esan du: «Harro gaude mundu mailan hain ezaguna den getariarraren inguruko museoa herrian izateagatik». «Cristobal Balentziaga moda munduan  eredua izan da», nabarmendu du Fernandezek. Ildo horretatik, museoa bera ere hala izatea nahi dute.   Horretarako, «lan gogorra» egin behar izan dutela nabarmendu du Kultura Ministerioko idazkari tekniko: «Krisia dela-eta, estuasunak bizi izan ditugu baina beti saiatu gara aurrekontu jakin bat Balentziaga Fundazioara bideratzen». Guztira, 13 milioi euro jarri ditu Kultura Ministerioak, aurrekontuaren %30a, hain zuzen. «Egindako esfortzuak merezi izan» [...]

Guztia prest dago Getariako Balentziaga Museoaren inauguraziorako. Ekainaren 7an, asteartean, egingo dute eta bertan izango da Espainiako Sofia erregina eta  moda eta kultura munduko zenbait ordezkari, besteak beste. Getariarrak izango dira lehenak eraberritutako museoa bisitatzen; ekainaren 9an izango dute horretarako aukera. Hilaren 10an irekiko dituzte ateak gainontzeko bisitarientzat.
Atzo Kultura Ministerioko idazkari tekniko Angeles Fernandezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura diputatu Maria Jesus Aranburuk, Eusko Jaurlaritzako kultura sailburu Blanca Urgellek eta Getariako alkate Andoni Aristik komunikabideei aurkeztu diete gaur eguerdian jostun getariarraren  inguruko museoa . Aristik «bihotzez eskerrak» eman dizkie «proiektuan benetan sinistu duten guztiei». Bestalde, getariarrak egitasmo berriarekin «oso gustura» daudela nabarmendu du: «Asko inplikatu dira». Era berean, «Getaria, Gipuzkoako herri zaharrenetarikoa eta arrantza eta nekazaritza oinarri izanik», hauxe «bakarrik» falta zitzaiola esan du: «Harro gaude mundu mailan hain ezaguna den getariarraren inguruko museoa herrian izateagatik».
«Cristobal Balentziaga moda munduan  eredua izan da», nabarmendu du Fernandezek. Ildo horretatik, museoa bera ere hala izatea nahi dute.   Horretarako, «lan gogorra» egin behar izan dutela nabarmendu du Kultura Ministerioko idazkari tekniko: «Krisia dela-eta, estuasunak bizi izan ditugu baina beti saiatu gara aurrekontu jakin bat Balentziaga Fundazioara bideratzen». Guztira, 13 milioi euro jarri ditu Kultura Ministerioak, aurrekontuaren %30a, hain zuzen. «Egindako esfortzuak merezi izan» duela gehitu du: «Kultura Ministerioa harro dago emaitzarekin. Proiektu kosmopolita da honakoa, modaren nazioarteko historian bakarra».
Sortzailearen baloreen isla
Aldundiko kultura diputatuak museoak jostun ezagunaren baloreak gordeko dituela esan du: «Zintzotasuna, berrikuntza, dedikazioa eta lanerako seriotasuna dira Balentziagaren ezaugarri nagusiak, museoak aurrerantzean horiek izango ditu oinarrian».
Era berean, museoa ez dela «soilik sortzailea goraipatzeko topaleku» izango nabarmendu du:  «Moda munduan dabiltzenek erreferente gisa  har dezaten nahi dugu, bertatik ikastea»
Iritzi bereko agertu da Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua: «Bi helburu ditu azpiegitura berriak. Batetik, Cristobal Balentziaga handia hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du. Bestetik, inspirazio gune izatea nahi dugu,  nazioarteko moda honi begira egotea nahi dugu, haren jakinduriatik edatea».
Gerora, Miren Arzallus Balentziaga Fundazioaren edukien arduradunak bildumako piezen inguruko azalpenak eman ditu. Guztira, Balentziagaren 90 lan inguru izango dira ikusgai. Piezen artean, Europako errege-erreginentzat egindako sorkuntzak daude, Belgikako Fabiola erreginaren ezkontzako soinekoa eta Grace Kellyren zenbait jantzi, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide