Getariako Udalak eta Artzape aldizkariak antolatuta, Getariako VI. Mus Txapelketa egingo dute larunbatean. 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute, eta izena
udaletxean edo liburutegian eman daiteke. Txapelketa egunean ere 15:00ak bitartean inskribatu ahal izango da. 16:00etan izango da saioa,
Berdura plazan.