Getariako Bilduk herritarrei eskerrak eman dizkie, udal hauteskundeetan agertutako «konfiantzarengatik». Eta horri «ahalik eta ondoen» erantzuten saiatuko direla jakinarazi du koalizioko kideek, «ilusioz, gogoz eta konpromisoz». Getarian lehenengo indarra izan dela gogoratu du Bilduk, 751 boto jasota. Taldeak jakinarazi du «parte-hartzea» bultzatuko duela, eta «denon artean beste Getaria bat» eraikitzeko asmoa adierazi du. «Hasiera gogorra» izan zuela esan dute koalizioko kideek, baina azkenean
«egoerari buelta ematea» lortu dutela.