Kosta Legeak hondartzako 500 metroko eremuan toldoak jartzea debekatu du

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 1a

Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzak hondartzaren mendebaldeko 500 metroko eremuan toldoak jartzea debekatuta dagoela jakinarazi dio Zarauzko Udalari. Itsasgora denean itsasertzetik hasita sei metroko guneak libre geratu behar duela dio Kosta Zuz...

Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzak hondartzaren mendebaldeko 500 metroko eremuan toldoak jartzea debekatuta dagoela jakinarazi dio Zarauzko Udalari. Itsasgora denean itsasertzetik hasita sei metroko guneak libre geratu behar duela dio Kosta Zuzendaritzak. Baldintza hori ez da betetzen Muskarian zein Narros parean. Hori dela eta, Udalak neurri horren kontra helegitea aurkeztu du. Erakundearen arabera, neurria “ez da ulerterraza”. Ordezkarien arabera, orain arte itsasgoran toldoak erretiratu eta zutoinak utzi dira, “eta ondo funtzionatu izan du”.

Hala ere, hasi berri den denboraldian Kosta Legeak dioena beteko duela nabarmendu dute udal ordezkariek; toldo kopurua murriztu egingo da, beraz. Kaltetuentzat beste guneren bat egokitzen saiatuko dira, halaber.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide