Pulpoko infantilek eskura dute Euskadiko Txapelketa

Baleike 2011ko ekainaren 1a

Zarazpe Lakatuak Pulpoko eta Loiola Indautxuko jokalariak elkarrekin, joan den larunbateko partidan.

Joan den asteburuan jokatu zen Euskadiko Txapelketako hiruko finaleko lehen jardunaldia. Gipuzkoako txapeldun Pulpok 42-30 irabazi zion Bizkai...

zarazpe
Zarazpe Lakatuak Pulpoko eta Loiola Indautxuko jokalariak elkarrekin, joan den larunbateko partidan.

Joan den asteburuan jokatu zen Euskadiko Txapelketako hiruko finaleko lehen jardunaldia. Gipuzkoako txapeldun Pulpok 42-30 irabazi zion Bizkaiko txapeldun Loiola Indautxuri, larunbat goizean Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian jokatutako partidan. Arratsaldean Indautxuk eta Arabako txapeldun Corazonistasek jokatu zuten elkarren aurka, eta bizkaitarrak erraz nagusitu ziren: 19-35. Larunbat eguerdian jokatuko da hiruko finaleko azken partida, Corazonistas etxeko taldea eta Pulporen artean. Lehen jardunaldiko emaitzak ikusita, badirudi Zarazpe Lakatuak Pulpo dela faborito garbia eta Euskadiko Txapelketa lortzeko moduan direla. Bestetik, taldeak eskerrak eman nahi dizkio Txepetxa elkarteari San Pankrazio jaietan eskainitako bazkariarengatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide