
Larunbat arratsaldean egin zen Nava Jeevan elkarteak antolatutako bigarren Dantzara jaialdia. Bostehundik gora lagun bildu ziren Maria eta Joseko aretoan, dantza estilo anitzez osaturiko ikuskizunak gozatu eta, bide batez, Nava Jeevanen elkartasunezko proiektuak laguntzeko.