Bertso jaialdia egin zuten Ikastolako eta Zaraguetako ikasleek

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 31

'Gu ere bertsotan' proiektuarekin 110 ikasle ari dira Orion bertsolaritza lantzen

Ikasturte

amaiera gero eta gertuago dugun honetan ohikoak izaten dira ikastetxeetako neska-mutilen jaialdiak eta atzo, astelehena, Ikastolan eta Zaraguetan ikasturte...

'Gu ere bertsotan' proiektuarekin 110 ikasle ari dira Orion bertsolaritza lantzen
Ikasturte amaiera gero eta gertuago dugun honetan ohikoak izaten dira ikastetxeetako neska-mutilen jaialdiak eta atzo, astelehena, Ikastolan eta Zaraguetan ikasturtean barrena bertsolaritza lantzen aritu diren ikasleek bertso jaialdia eskaini zuten Ikastolako aretoan.

Gu ere bertsotan proiektuaren baitan LH 5 eta 6. mailako 110 ikasle inguru ari dira Orion bertsolaritza lantzen; Jokin Urangarekin Ikastolan eta Iñaki Gurrutxagarekin Zaraguetan. Bertsozale elkarteak ikastetxeetan eskaintzen du
Gu ere bertsotan proiektua eta ikasturtean barrena, euskara eskolen orduetan, bertsolaritza irakasleak gidatzen du gelako jarduna liburu eta ikus-entzunezko material osagarriz lagunduta.

Ikasleak bertsolaritzara gerturatzea da egitasmo honen helburua eta
gelan egindako lana ikasturte bukaeran jendaurrean azaltzeko hainbat ekimen egiten dituzte. Batetik, bertso bilduma, ikasgela bakoitzak egindako bertso sorta jasotzen duena eta bestetik, atzo egin zuten bertso jaialdia. Etxeko, ikasle eta irakasleen aurrean kantatu zituzten jaialdirako propio prestatutako bertsoak gaiaren araberako mozorroekin gainera: kirolaz, oporrez, diskotekako parrandaz, lanbideez, koloreez eta herriko pertsonaiez aritu ziren bertsotan han elkartu ziren guztien txaloak jasoz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide