Datorren hilaren 9an, Cristobal Balentziaga Museoa bisitatzeko ate-irekiak egingo dituzte. Herritarrek soilik bisitatu ahal izango dute museoa egun horretan.
Goizean bisita bat egingo dute, eta arratsaldean, berriz, bi. Talde bakotza gehienez ere 200 lagunez osatuko dute. Arduradunen arabera, bisitetara joateko aldez aurretik txartelak egin behar dira. Turismo Bulegoan egin daitezke, hilak 7 eta 8an.
