Elizagoien ahizpek irabazi dute Trikitilari Txapelketa

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 30a

Ehunka lagunek ospatu zuten larunbatean Euskal Jai eguna. Hamaika ekitaldi egin zituzten goizean goizetik hasita herriko hainbat txokotan, eta euskal musikak eta dantzak tarte berezia izan zuten. Hamabigarren aldiz, Getariako Trikitilari Gazteen Txa...

Ehunka lagunek ospatu zuten larunbatean Euskal Jai eguna. Hamaika ekitaldi egin zituzten goizean goizetik hasita herriko hainbat txokotan, eta euskal musikak eta dantzak tarte berezia izan zuten. Hamabigarren aldiz, Getariako Trikitilari Gazteen Txapelketa egin zuten plazan. Eta Itsaso eta Irune Elizagoien Etxalarko aizpek irabazi zuten saioa. Bost bikotek hartu zuten parte txapelketan, eta bigarren postuan Ander Beldarrain oriotarra eta Maria Lasa zizurkiltarra geratu ziren; Irati Gutierrez eta Amets Ormaetxea hirugarren sailkatu ziren.

Bestalde, sortu berri den Itsaslur Gourmet Getaria elkarteak herriko produktuak eman zituen ezagutzera eguerdira bitartean, eta herritarrek barazki edota arrain kontserbekin egindako pintxoak eta menuak dastatzeko aukera izan zuten. Halaber, Azokan elkarteak bi otarra zozketatu zituen. 558 eta 569 zenbakiek lortu dute otarra, eta saridunek
628-20 27 68 telefonora deitu beharko dute.Horrez gain, haurrek ere izan zuten ongi pasatzeko aukera, Gorriti eta bere animaliekin. Era berean, trikitilariek eta txistulariek herriko txikoak girotu zituzten osoan zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide