Aralarko Itzuliaren hirugarren etapa egiteko irteera antolatu dute

Zestoako Hitza 2011ko maiatzaren 30a

Aralarko Itzuliaren hirugarren etapa osatzeko mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Taldeak. Datorren ekainaren 5ean, igandean, egingo dute sei orduko mendi itzulia Aia-Lizarrusti-Lakuntza-Huarte Arakil ibilbidean zehar.

Goizeko 07:30ean elkartuko d...

Aralarko Itzuliaren hirugarren etapa osatzeko mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Taldeak. Datorren ekainaren 5ean, igandean, egingo dute sei orduko mendi itzulia Aia-Lizarrusti-Lakuntza-Huarte Arakil ibilbidean zehar.
Goizeko 07:30ean elkartuko dira mendizaleak Gurutzean, autobusa hartu eta Aiarantz abiatzeko. Izena eman nahi dutenek, Zestoako kiroldegira jo behar dute, ekainaren 2a (osteguna) baino lehen. Agiro Mendi Taldeko bazkideek 10 euro eta bazkide ez direnek 15 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartu ahal izateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide