Aginagaldek irabazi du Estazioko zaldi proba

Baleike 2011ko maiatzaren 30a

Aginagalderen zaldia lanean, atzoko saioan.

Atzo eguerdian jokatutako zaldi-probarekin amaitu dira aurtengo San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan. Parte hartu zuten hiru zaldiek saio ikusgarriak egin zituzten, aurreko urteetako markak onduz. Ju...

estazioa
Aginagalderen zaldia lanean, atzoko saioan.

Atzo eguerdian jokatutako zaldi-probarekin amaitu dira aurtengo San Pankrazio jaiak Estazioko auzoan. Parte hartu zuten hiru zaldiek saio ikusgarriak egin zituzten, aurreko urteetako markak onduz. Juan Jose Aginagalderen zaldia izan zen onena, harriarekin 81 plaza osatu baitzituen. Bigarren Jon Lazkanoren zaldia izan zen, 80 plaza osatuta; eta hirugarren Aitor Manzisidorrena, 72 plaza, zinta bat eta 2,5 metroko markarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide