Mendi Astea antolatu du Pagoeta M.E.k

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 29a

Urtero legez, Mendi Astea antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Aurten hainbat ikus-entzunezko emanaldi eskainiko dute maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitartean. Hala, Pirineotan muturreko eskia eta Everesteko trekking-a izango dituzte hizpide, beste...

Urtero legez, Mendi Astea antolatu du Pagoeta Mendizale Elkarteak. Aurten hainbat ikus-entzunezko emanaldi eskainiko dute maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitartean. Hala, Pirineotan muturreko eskia eta Everesteko trekking-a izango dituzte hizpide, besteak beste. Elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea, 2) izango dira jardunaldiok, 20:00etatik aurrera. Asteari amaiera borobila emateko, Pagoeta Eguna ospatuko dute igandean. Urtero bezala, goizean goiz hasiko dute saioa. Behin tontorrera iritsita, meza izango da Pagoetako gurutzearen inguruan. Gero, festa giroa izango da nagusi. Txistulariek eta trikitilariek girotuta, mokadutxoa eskainiko diete bertaratzen direnei.

Ikus-entzunezkoak

  • Maiatzak 30, astelehena . Muturreko eskia Pirineotan Fidel Mendiaren ikus-entzunezkoa izango da ikusgai.
  • Maiatzak 31, asteartea. Pagoeta Mendizale Elkarteko Joseba Jauregiren Nepal 2010, Jiri-Kala Patthar Everesteko Trekkinga ikus-entzunezkoa eskainiko dute.
  • Ekainak 1, asteazkena. Felipe Uriareteren Koskulak 7.028 lana izango da ikusgai.
  • Ekainak 2, osteguna. Dulpo, biziaren muturrean Jose Ramon Agirre Marron-en ikus-entzunezko lana eskainiko dute elkarteren egoitzan.

Ekainak 5, pagoeta eguna

  • 08:00 . Txistulariekin kalejira.
  • 08:30. Pagoeta mendira abiatuko dira Azken Portuko Guria tabernatik.
  • 11:30. Meza izango da Pagoetako gurutzearen alboan.
  • Ondoren. Txistulariekin eta trikitilariekin erromeria izango da.
  • Jarraian. Salda eta zahatoko edaria eskainiko zaizkie bertaratzen direnei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide