Azpeitian, ehunka lagunek bat egin dute euskal presoak herriratzeko aldarriarekin. Manifestazioa jendetsua abiatu da 18:30ean, plazatik. Aurretik ere, festa giroa nagusitu da herrian. Elkartasun Krosa, bazkari herrikoia eta herri kirolen desafioa izan dira herriko kaleak girotzen. 287 lasterkarik hartu dute parte Elkartasun Krosean eta Gotzon Aranburu eta Arantxa Aldalur izan dira lehendabizikoak helmugara iristen. Gauean, kontzertua eta parrandarako aukera izango da Elkartasun Egun eguzkitsuari amaiera emateko.