San Pankrazio festak ospatu dituzte Estazioko dozenaka lagunek

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 28a

Egitarau zabalarekin ekin diete Zumaiako Estazio auzoko lagunek San Pankrazio festari. Eguraldia lagun izan dute, eta dozenaka lagun goizetik hasi dira ospatzen auzoko festak. Txupinazoa bota dute lehendabizi auzotarrek, jaiari ongi-etorria emateko; ohikoa den moduan, haurrentzako scalextric jolasak prestatu dituzte, eta ondoren herri bazkaria egin dute hainbat lagunek. Bazkaldu ondoren, mus txapelketa egin dute auzoko elkartean. Arratsaldean zehar ere izango da ekitaldirik auzoan; haurrek izango dute ongi pasatzeko aukerarik, beraientzako jolasak eta txokolatada prestatu baitituzte. Iluntzean, berriz, sagardo dastaketa eta pintxo jana egingo dute, eta gauean musikak girotuko du auzoa, Egan taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide