Euskal kultura ospatu dute ehunka herritarrek

Getariako Hitza 2011ko maiatzaren 28a

Giro apartaz ari dira ospatzen getariarrak Euskal Jai eguna. Ehunka lagun hurbildu dira herriko plazara, euskal kulturaz gozateko asmoz. Sortu berri den Itsaslur Gourmet Getaria elkarteak herriko produktuak eraman ditu ezagutara plazan, eguerdira bita...

Giro apartaz ari dira ospatzen getariarrak Euskal Jai eguna. Ehunka lagun hurbildu dira herriko plazara, euskal kulturaz gozateko asmoz. Sortu berri den Itsaslur Gourmet Getaria elkarteak herriko produktuak eraman ditu ezagutara plazan, eguerdira bitartean, eta herritarrek barazki edota arrain kontserbekin egindako pintxoak eta menuak dastatzeko aukera izan dute. Haurrek ere izan dute ongi pasatzeko aukera, Gorriti eta bere animaliekin. Gainera, herriko txikoak girotzeko asmoz, trikitilariak eta txistulariak izan dira han hemenka.

Arratsaldean jarraituko du festak Getarian. Hamabigarren aldiz, Trikitilari Gazteen Txapelketa egingo dute plazan, eta ondoren Bilboko Gaiteroak dultzaineroak izango dira, plazan. Gauean, berriz, Arrabots taldeak erromeria eskainiko du, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide