Gaur 07:00ak aldera aurkitu dute joan astelehenean hondartzan ur korronteak eramanda desagertu zen gaztearen gorpua. Ertzaintzak adierazi duenez, oinezko batek ikusi du Richard Oliveira 19 urteko brasildarralden gorpua, Zarauzko golf zelai inguruan.
Joan zen astelehen arratsaldean gertatu zen ezbeharra; Nafarroako Gorren Elkarteko kideekin batera etorri zen Oliveira eguna pasatzera, eta beste hiru lagunekin batera uretara sartu zenean eraman zuen korronteak. Ordutik gaztearen bila aritu dira Ertzaintza, Itsas Salbamentua eta Gurutze Gorria.