Gipuzkoako Txapelketa erraz irabazita, Euskadikoa nahi dute orain Pulpoko infantilek

Baleike 2011ko maiatzaren 27a

Joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten Pulpo eskubaloi taldeko infantilek, Elgoibarren jokatutako lauko finalean. Finalaurrekoan 47-29 irabazi zioten Arrate A taldeari, eta finalean 52-26 Zarautz Ari. Gipuzkoako txapeldun izanik, Euska...

Joan den asteburuan Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten Pulpo eskubaloi taldeko infantilek, Elgoibarren jokatutako lauko finalean. Finalaurrekoan 47-29 irabazi zioten Arrate A taldeari, eta finalean 52-26 Zarautz Ari. Gipuzkoako txapeldun izanik, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Gasteizen, bihar eta hurrengo asteburuan. Bihar Bilboko Loiola Indautxu izango dute aurkari, eta hurrengo asteburuan Arabako txapelduna. Dirudienez, bizkaitarren aurkako partida izango da lehiatuena, bi taldeetako jokalariek osatzen baitute euskal selekzioaren bizkarrezurra –Pulpok sei jokalari ditu selekzioan eta Indautxuk bost–. Partida bihar jokatuko da, 10:30ean, Mendizorrotzako kiroldegian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide