Ibilaldia antolatu dute Aiako Lardizabal Eskolakoek

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 26a

Irunberri eta Xabierrera joango dira datorren ekainaren 11n

Aiako Lardizabal Eskolako Guraso Elkartea hasi da jada ikasturte bukaera prestatzen. Hori dela eta, txangoa antolatu dute datorren ekainaren 11n, larunbatean, Irunberriko Arroilara eta Xabie...

Irunberri eta Xabierrera joango dira datorren ekainaren 11n

Aiako Lardizabal Eskolako Guraso Elkartea hasi da jada ikasturte bukaera prestatzen. Hori dela eta, txangoa antolatu dute datorren ekainaren 11n, larunbatean, Irunberriko Arroilara eta Xabierko Gaztelura.

Hau da egun horretarako duten plana:

  • IRTEERA: 8:30ean Aiatik (2 orduko bidaia)

10:30 – 13:30etara:
Txiki eta helduenentzat 2km-tako paseoa Irati ibaia jarraituz.
Sasoiko daudenak, ordu pare bateko mendi buelta erraza arroila eta bere inguruetan.

  • BAZKARIA: Xabierko Gazteluko zelaietan.
  • ARRATSALDEA: Gaztelua bisitatu eta joko irekiak.
  • ITZULERA: 18:30ean abiatu.


Joan nahi dutenen artean, Aiako eskolan dabiltzan umeak dohainik izango dute ibilaldia. Eskolakoak ez diren umeek (3tik 16 urte bitartekoak) 6 € ordaindu beharko dute, eta helduek 12 €. Ordainketa KUTXAko kontu honetan egin beharko da: 2101 0027 33 0109925925 eta, behin ordainduta, ordainagiria Iturriozena tabernara eraman behar da, izen-abizenak adieraziz. Izena emateko azken eguna ekainaren 8a da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide