Beste gazte bat korronteak harrapatuta

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 26a

Korronteak eramateko zorian egon zen  gazte bat Zarautzen. Atzo gertatu zen ezbeharra. 20 urteko mutila, eguraldi ona zela-eta, uretara sartu zen kanal aldeko eremuan. Korrontea medio, ateratzeko arazoak izan zituen. Inguruan zebiltzan bi lagunek lagu...

Korronteak eramateko zorian egon zen  gazte bat Zarautzen. Atzo gertatu zen ezbeharra. 20 urteko mutila, eguraldi ona zela-eta, uretara sartu zen kanal aldeko eremuan. Korrontea medio, ateratzeko arazoak izan zituen. Inguruan zebiltzan bi lagunek lagunduta atera zen eta bi erizainek zaindu zuten Osakidetzako anbulantzia iritsi artean.

Hiru eguneko epean

Astelehenean Richard Oliveira brasildar gaztea desagertu zen olatu artean. Oraindik ez dute haren arrastorik topatu. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak eta Itsas Salbamentuak haren gorpuaren bila darrai egunotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide