Amalda Abesbatzak 2011-2012 ikasturterako «ahots hezkuntza lantzeko, musika sortzeko eta sortzearekin gozatzeko» aukera eskaini nahi die herriko haurrei. Horretarako, Kantu Jolas izeneko ikastaroan eta Amalda Txiki Abesbatzan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu du elkarteak.
Ekainaren 23a bitartean ostiralero 17:30etik 19:30era eman daiteke izena, abesbatzak erabiltzen duen lokalean (Idiazpi auzunea 3, behea).
Zestoako abesbatzan kantatu nahi duten neska-mutilek bi aukera izango dituzte datorren ikasturtean. Batetik, 3 eta 5 urte arteko haurrek Kantu Jolas ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Amalda Txiki Abesbatzaren parte izan nahi duten haurrek, berriz, 6 urte edo gehiago izan beharko dute musika ekimen honetan parte hartzeko.
Informazio gehiago nahi duten gurasoek, 680 570588 edo 676 826194 telefonoetara deitu dezakete.