Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udalak Loraldi lehiaketa abiarazi du beste urte batez, balkoi, leiho eta baserria atariak lorez jantzi eta ederrenak saritzeko asmoz. «Gizakia naturatik at eta haren gainetik sentitzen dela dirudi, eta horren aurrean hurbiltze ariketa bat» egitera gonbidatu nahi ditu Udalak azpeitiarrak. Naturarekiko gertutasuna berreskuratzea da helburua, landareekiko errespetuzko jarrerak berpiztea, eta, aldi berean, etxean eta herrian txokoak kolorez janztea.
Aurten, lehen aldiz, izena eman beharko da lehiaketan parte hartu ahal izateko, eta ekainaren 17an amaituko da horretarako epea. Izena emateko ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net helbidera idatzi edo 943-15 17 13
telefonora deitu beharko da.
Epaia eta sariak
Epaimahaia ekain amaieran bilduko da, eta irabazleen izenak Santio egunean, uztailaren 25ean, emango dituzte jakitera.
Hiru kategoriatan izango dira sariak: Balkoi edo leiho berritzaileenarentzako saria, balkoi edo leiho tradizional eta ederrenari saria eta baserriko atari ederrenari saria. Nekazari etxe batean bi lagunentzako egonaldia izango da saria (gau bat eta egun bat pentsio osoan) edo aurrekontu berarekin herriko lore denda baten erosketak egiteko txartela.