Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, ostegunean, maiatzaren 26an, Iturbide kalea zirkulaziorako itxita egongo da Iberdrolakoek transformadore berri bat sartu behar dutela-eta. 08:00etan itxi eta lanak amaitu artean egongo da itxita.Beraz, honako aldaketak egingo dituzte: trafikoarekiko honako aldaketak izango ditugu:
-
Iturbide kalea, 4-11 zenbakien ingurua, ibilgailuentzat bi norabideetan itxi egingo dute.
-
Kale Nagusikoek, Antxiolakoek eta San Martin ingurukoek herrira joateko N-634 errepidera jaitsi beharko dute, eta era berean, aipatutako kaleetara joateko Txanka bidetik San Martin bidea hartu beharko da.
Bestalde, larunbatean, maiatzaren 28an, Kultur Aniztasunaren Jaialdia egingo denez, ordurako ere zirkulazioan aldaketak iragarri dituzte zirkulazioan. 08:00etatik 20:00etara mantenduko dituzte honako aldaketak:
-
Herriko Plaza oinezkoentzat ipiniko da.
-
Herrira sarrera moilatik izango da.
-
Oriotik irten nahi dutenek Txanka-hondartza bidea erabili beharko dute.