
Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Ikastolen Elkarteak Kutxaren babesean antolaturiko XIBA ekimenean parte hartu dute. Maiatzaren 25ean, Kantauri Plazan elkartu eta talde ezberdinetan banaturik hainbat euskal jolas eta jokoetan parte hartzeko aukera izan dute. Jardunaldi bikaina izan da eta ikasleek biziki gozatu dute, denak "oso gustura eta ondo" ibili direla adierazi dute.