Sport & Salvament enpresako sorosleen %90 zarauztarrak izango dira

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 25a

Udalak Sport & Salbament enpresari eman dio hondartza zaintzeko  eta itsas salbamentu zerbitzua eskaintzeko ardura. Lehiaketa publiko bidez erabaki dute, eta, Udalak jakinarazi duenez, Herrialde Katalanetako enpresak «betetzen ditu ondoen ezarritako baldintzak». Era berean,prozesuan zehar «legeak ezarritako baldintza guztiak bete» direla nabarmendu du erakundeak. Hala, ardura ematerakoan «pertsonala, zerbitzuaren hedapena, eta aurrekontua alderdi erabakigarriak» izan direla dio, «teknologia berriekin, jardueren antolaketarekin edota boluntariotza lanekin lotutako hobekuntzekin batera». Enpresak baldintzok betezen dituela bermatzeko, Udalak «jarraipena» egingo dio Sport&Salbamenti. Zarauztarrek lehentasuna Enpresa kataluniarrak baldintzetan zehaztutakoak baino bi sorosle gehiago izango ditu, eta Aste Santuetako jaiegunetan ere zerbitzua emateko prest azaldu da. «Eskatutakoak baino bi sorosle gehiago ariko dira lanean, lagunduriko bainuez arduratu ahal izateko», nabarmendu du Sport & Salbament-eko zuzendari komertzial Silvio Salomonek. Era berean, Salomonen arabera, langileak kontratatzerakoan lehentasuna zarauztarrek izango dute. Hala, langileak «euskaraz komunikatzea bermatuko» dute. «Aurreaukeraketa egin dugu jada, eta  hautagaien %90 Zarautzen jaitakoak dira», azaldu du Sport & Salvament enpresako ordezkariak. Zerbitzuaren arduraduna ere zarauztarra izango da; Jon Sorreluz, hain zuzen. Pasa den larunbatean egin zituzten sorosleak aukeratzeko probak. 48 lagunek hartu zuten parte guztira, eta erresistentzia frogak egin zituzten, «korrika eta igeri» nagusiki. «Maila ona erakutsi zuten gehienek, baina 10-12 lagun nabarmendu ziren», azaldu du. Gerora, [...]

Udalak Sport & Salbament enpresari eman dio hondartza zaintzeko  eta itsas salbamentu zerbitzua eskaintzeko ardura. Lehiaketa publiko bidez erabaki dute, eta, Udalak jakinarazi duenez, Herrialde Katalanetako enpresak «betetzen ditu ondoen ezarritako baldintzak». Era berean,prozesuan zehar «legeak ezarritako baldintza guztiak bete» direla nabarmendu du erakundeak. Hala, ardura ematerakoan «pertsonala, zerbitzuaren hedapena, eta aurrekontua alderdi erabakigarriak» izan direla dio, «teknologia berriekin, jardueren antolaketarekin edota boluntariotza lanekin lotutako hobekuntzekin batera». Enpresak baldintzok betezen dituela bermatzeko, Udalak «jarraipena» egingo dio Sport&Salbamenti.
Zarauztarrek lehentasuna
Enpresa kataluniarrak baldintzetan zehaztutakoak baino bi sorosle gehiago izango ditu, eta Aste Santuetako jaiegunetan ere zerbitzua emateko prest azaldu da. «Eskatutakoak baino bi sorosle gehiago ariko dira lanean, lagunduriko bainuez arduratu ahal izateko», nabarmendu du Sport & Salbament-eko zuzendari komertzial Silvio Salomonek.
Era berean, Salomonen arabera, langileak kontratatzerakoan lehentasuna zarauztarrek izango dute. Hala, langileak «euskaraz komunikatzea bermatuko» dute. «Aurreaukeraketa egin dugu jada, eta  hautagaien %90 Zarautzen jaitakoak dira», azaldu du Sport & Salvament enpresako ordezkariak. Zerbitzuaren arduraduna ere zarauztarra izango da; Jon Sorreluz, hain zuzen.
Pasa den larunbatean egin zituzten sorosleak aukeratzeko probak. 48 lagunek hartu zuten parte guztira, eta erresistentzia frogak egin zituzten, «korrika eta igeri» nagusiki. «Maila ona erakutsi zuten gehienek, baina 10-12 lagun nabarmendu ziren», azaldu du. Gerora, elkarrizketa pertsonalak egingo dizkiete hautagaiei.
Horrez gain, enpresa pribatuak «eskatutakoa baino ekipamendu hobea» eskaini duela adierazi dute Udaletik. Esandakoa berretsi du enpresako zuzendari komertzialak: «Udalak gutxiengo ekipamendua eskatu zigun. Guk hobea eskaini dugu: 4×4 pick up bat, lehenengo zaintzetarako bideratuko dugun quad bat eta hainbat ontzi espezializatu, besteren artean».
Gainera, sarearen bidezko kudeaketa sistema eskainiko dute, eta Udaleko webgunearen bidez ikusi ahalko da egunero itsasoaren egoera.
Eskarmentua
Sport & Salbament enpresak eskarmentu du hondartzen zaintzan. Jakinarazi dutenez, Galizian, Andaluzian, Balear eta Kanariar uharteetan jardun dute lanean, besteak beste. Hondartzak zaintzeaz eta itsas salbamentu lanak egiteaz gain, instalazioen mantentze lanetan eta jolas jarduerak antolatzen ere adituak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide