Aialako ikasleek ikastaroa eskainiko dute ostiralean

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 26a

Orioko Toki Alai elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du ostiralerako. Aiala Ostalaritza eskolako ikasleek erakutsiko diete bertaratzen direnei menuak prestatzen; kalabazin eta boloniar saltsaz egindako hostopila, espinaken bexamelarekin, oilar poupiette-ak lima saltsarekin eta crumble-arekin, eta txokolate txuriaren mouss-a melokotoi eta crumble-arekin eginten irakatsiko diete.
Toki Alai elkartean izango da ikastaroa, 19:30ean. Bertan parte hartzeko 10 euro ordaindu eta 943-89 07 89 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide