Brasil eta Senegali buruzko hitzaldiak izango dira kultur etxean

Karkara.eus 2011ko maiatzaren 25a

Saioak irekiak izango dira eta hizlariekin hitz egiteko aukera egongo da

Kultur Aniztasunaren Astearen harira Udaleko Euskara batzordeak Kultur

Aniztasunaren Jaiaren antolakuntza taldearen laguntzaz hiru hitzaldi-solasaldi prestatu ditu aste hon...

Saioak irekiak izango dira eta hizlariekin hitz egiteko aukera egongo da

Kultur Aniztasunaren Astearen harira Udaleko Euskara batzordeak Kultur Aniztasunaren Jaiaren antolakuntza taldearen laguntzaz hiru hitzaldi-solasaldi prestatu ditu aste honetarako. Orion bizi diren etorkinek beren herrialdeei buruz hitz egingo dute. Astelehenean, Ahmed Labeid-ek, Orion bizi den sahararrak, bere herriaren, Sahararen, berri eman zuen kultur etxean. Saharako arropa soinean eta hango bandera lagun aritu zen hango kontuak kontatzen. Beste bi hitzaldiak gaur, asteartea, eta bihar izango dira, biak 19:00etan kultur etxeko areto nagusian. Saio guztiak irekiak dira bertaratu nahi duten guztientzat eta hizlariei galdetzeko eta haiekin hitz egiteko aukera izango da.

  • Maiatzaren 24a, asteartea: Brasil. Monique Luiza Nogueira.
  • Maiatzaren 23a, asteazkena: Senegal. Sidya Bodian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide