Zumaiako ontzigintzak XX. mendean izan zuen bilakaerari buruzko hitzaldia eskainiko du ostiralean ZIIZ taldeak, Algorri Interpretazio Zentroan (19:00etan). XVIII. eta XIX. mendeetan ontzigintza erabat hondoa jota egon ondoren, XX. mendearen hasieran berpiztu eta indar handia hartu zuen I. Mundu Gerratearen ondoren. XX. mendean Zumaian izan ziren ontziolen informazioa, ezaugarriak eta bitxikeriak kontatuko ditu hitzaldian ZIIZeko kide Pedro Etxabek. Gainera, Balenciaga ontziolak tarte berezia izango du hitzaldian –lanean segitzen duen ontziola bakarra da–, enpresako zuzendari nagusi Vicente Galdeanok enpresaren bilakaeraz hitz egingo duelarik.