Jeronimo Nieto Gabanes txapelketako finala jokatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 24a

Pilota sailak antolatutako Jeronimo Nieto Gabanes III. Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Frontoi Txikian izango da jardunaldia, 18:00etatik aurrera; guztira bost partida jokatuko dituzte, eskuz zein palaz. Kirol Elkarteko hainbat neskak et...

Pilota sailak antolatutako Jeronimo Nieto Gabanes III. Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean. Frontoi Txikian izango da jardunaldia, 18:00etatik aurrera; guztira bost partida jokatuko dituzte, eskuz zein palaz. Kirol Elkarteko hainbat neskak eta mutilek hartuko dute parte bertan, infantil zein jubenil mailetan.
Jakinarazi dutenez, eguraldi txarra izanez gero, Gaztelekuko Zinema Pilotalekuan izango dira finaleko partidak.
Pako Urkiari oroigarria
Sari banaketa partidak amaitu bezain pronto izango da. Ekitaldiaren baitan, Pilota saileko arduradunek oroigarri berezia emango diote Pako Urkiari. Zarauztarra 31 urtez Zarautz Kirol Elkarteko batzordekide izan da, eta horietatik 24 urte lehendakari moduan jardun du. Egun Kirol Elkarteko hainbat sailetan laguntzen jarraitzen du Urkiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide