Bozetatik udalera, lau pausotan

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 24a

Herritarrek adierazi dute nolako udalak nahi dituzten, baina ez dira bat-batean osatuko. 50 bat eguneko prozesua izaten da, eta ordura arte aurreko agintaldiko alkateak eta zinegotziak jardunean ariko dira soilik. Ohiko kudeaketa izango dute eskumen bakarra, eta ezingo dute erabaki potolorik hartu. Hauteskunde egunetik hogei egunera, ekainaren 11n aurten, hartuko dute kargua zinegotziek. Horretarako, Adinekoen Mahaia eratuko dute — zinegotzi gazteenak eta zaharrenak osatzen d ute—, eta hark izendatuko ditu zinegotzi berriak. udalerapausoka Jabetza hartzerakoan, ondoko formula erabili beharko dute: «Zinegotzi —edo alkate— karguaren eginbeharrak zintzo beteko ditudala hitz ematen dut, Estatuko Funtsezko Arau gisa Konstituzioari men eginez». Alkatea aukeratzea izango da hurrengo urratsa. Ekainaren 11n bertan, bozketa bidez, alkatea hautatuko dute zinegotzi kargu hartu berriek. Zerrendaburu diren zinegotzi guztiak dira alkategai. Boto gehien lortzen dituena izango da alkate. Inork ez badu gehiengoa eskuratzen, herritar gehienek bozkatu duten alderdiko zerrendaburuarentzat izango da kargua. Udalbatzako idazkariak boto-txartel bana emango die zinegotziei, zuriz. Haiek aukeratutakoaren izen-abizenak idatzi beharko dituzte han. Behin alkatea aukeratuta, hilabeteko epea izango dute udal berrien egitura antolatzeko. 1urolakosta.hitza.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide