Korronteak eramandako gaztearen bila jarraitzen du itsas salbamentuak

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 23a

Korronteak 19 urteko Richard Oliveira gazte brasildarra eraman zuen atzo, arratsaldeko seiak aldean, Zarauzko hondartzan. Eta oraindik haren bila ari dira Ertzaintza, Itsas Salbamentua eta Gurutze Gorria, Eusko Jaurlaritzako SOS deiak 112 Koordinazio Z...

Korronteak 19 urteko Richard Oliveira gazte brasildarra eraman zuen atzo, arratsaldeko seiak aldean, Zarauzko hondartzan. Eta oraindik haren bila ari dira Ertzaintza, Itsas Salbamentua eta Gurutze Gorria, Eusko Jaurlaritzako SOS deiak 112 Koordinazio Zentroak koordinatuta. Larrialdi zerbitzuetako arduradunek jakinarazi dutenez, baldintza txarrak medio, “oso zaila izango da gorpua topatzea”. Hala ere, lanean jarraituko dute.

Gaueko hamarrak arte haren bila ibili ziren atzo itsas salbamentuko ontziak, eta Santanderretik heldutako helikoptero bat. Ez zuten arrastorik topatu, ordea, eta eguzkia ezkutatzearekin batera bertan behera utzi zuten operazioa.

Gaur eguna argitzearekin batera ekin diote berriz lanari, 08:30ak aldera.

Gaztea gorra da, eta Iruñeatik egun pasa etorri da, beste hainbat kiderekin. Antza denez, beste hiru lagunekin sartu zen uretara, eta korronteak eraman zuen. Lagunetako batek larrialdi zerbitzura deitu zuen uretatik atera bezain pronto, haren kidea olatu artean desagertu zela jakinarazteko. Berehala bertaratu zen Ertzaintza eta Itsas Salbamentua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide