Eguzki OBB, Orioko Sofbol taldea, txapelduna izan da asteburuan Orion jokatu den Espainiako txapelketan. Juniorrek jokatu dute txapelketa ostiraletik igandera bitartean, eta OBBko neskek ez dute partida bat bera ere galdu: 7 puntu baino ez dituzte jaso aurka eta bi aurkariri 10-0 irabazi diete. Partidarik estuena Atletico Sn. Sn. talde donostiarraren aurka jokatu zuten larunbatean eta, 5-3, justu irabazi zuten oriotarrek.
Txapela etxean geratu zen modu horretara, bigarren izan zen Dridma Rivas talde madrildarrari bi garaipeneko aldea aterata.