Eguzki OBB taldeak sofboleko Espainiako Txapelketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 23a

Orioko Eguzki OBB taldeak etxean irabazi du junior mailako Espainiako Sofbol Txapelketa. Pasa den asteburuan lehiatu dira emakumezkoen taldeak Orion, eta Eguzkik ez du partidarik galdu.
Guztira sei talde aritu dira nor baino nor herriko futbol zelaian. Euskal Herriko taldea ez ezik, Herrialde Katalanetakoek eta Espainiako taldeek ere hartu dute parte txapelketan.
Orioko taldeak bost partida jokatu ditu ostiraletik igandera. Hasiera ezin hobea izan zuen Eguzkik, lehenengo bi partida 10-0 irabazi baitzuten. Bigarren aldiz irabazi dute juniorrek Espainiako Txapelketa, eta taldea «oso gustura» dago emaitzekin. Izan ere, txapelketa irabazteaz gain, banakako bi sari ere eraman dituzte: Ane Barandianek Jaurtitzaile Onenaren saria jaso du, eta Aurora Makezaga, berriz,
Jokalari Baliotsuena izendatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide