Gaur arratsaldean bilduko da Zumaiako EAJ-PNV atzoko emaitzak aztertzeko. Dena den, lehen balorazioa egin dute. Bildu zoriontzeaz gain, aurreko hauteskundeetan baino "ia 400 boto gehiago" lortu izana azpimarratu dute. Horrez gain, gogorarazten dute gobernatzeko zazpi zinegotzi behar direla eta ez dagoela ezer itxita.