Iñaki Agirrezabalaga (Bildu): "Aralarrekin gehiago dira adostasunak desadostasunak baino"

Baleike 2011ko maiatzaren 23a

Oso pozik dago Iñaki Agirrezabalaga atzo Bilduk lortutako emaitzekin, eta hurrengo lau urteetan alkatetzan jarraitzeko moduan izango direla pentsatzen du. "Babes handia lortu dugu, 15-16 boto falta izan zaizkigu gehiengo osoa lortzeko". Ekainaren 11n ...

Oso pozik dago Iñaki Agirrezabalaga atzo Bilduk lortutako emaitzekin, eta hurrengo lau urteetan alkatetzan jarraitzeko moduan izango direla pentsatzen du. "Babes handia lortu dugu, 15-16 boto falta izan zaizkigu gehiengo osoa lortzeko". Ekainaren 11n egingo da alkatea aukeratzeko plenoa, eta ordurako "ahalik eta babes gehien" lortzen saiatuko dela aurreratu du. "Alderdi guztiekin hitz egingo dugu, baina errazena edo naturalena Aralarren babesa lortzea da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide