Aralarren zinegotzia erabakigarria izan daiteke hurrengo legealdian. "Esperotako emaitza lortu dugu eta, orain, gauzak nola gelditu diren ikusita, badirudi zerbait esateko aukera izango dugula", dio Aitor Leizak. Aitortu du "Bildu hurbilago" sentitzen dutela EAJ baino, baina oraindik ez omen dute erabakirik hartu: "Asteazkenean bilduko gara Aralarko kideok. Ondo aztertu behar dugu zer mugimendu egin, daukagun egoerak aukera hori ematen baitigu". Oraingoz ez dute baztertzen gobernuan sartzea edo oposizioan gelditzea. "Guk gure programa jarriko dugu mahai gainean, gure eskaerak egingo ditugu, eta jasotzen dugun erantzunaren arabera hartuko dugu erabakia".