Bilduk lortu du alkatetza, eta EAJrekin osatuko du herriko udalbatzarra

Zestoako Hitza 2011ko maiatzaren 22a

«Zoratzen gaude, ikaragarria da hau, oso gustura gaude». Horiexek izan dira gaur gauean Leire Etxeberriaren lehen hitzak, emaitzak jakin bezain pronto. Bilduko alkategaia da, eta datozen lau urteetan bera izango da herriko alkatea. Izan ere, 7 zinegotzi lortu ditu koalizioak, eta erraz gailendu da. EAJk 4 zinegotzi lortu ditu, eta gainerakoak ordezkaririk gabe gelditu dira. Hau da, Aralarrek, Hamaikabatek, PSE-EEk eta PPk ez dute zinegotzirik izango datozen lau urteetan. Bi alderdiren esku geldituko da herriko udalbatzarra, beraz. Aldaketa handia dela uste du Etxeberriak, baina gaur ez zegoen gehiago zehazteko moduan. Bere alderdiaren emaitza ikaragarriak barneratzen nahikoa zuen. 2007ko norabideari jarraiki 2007ko udal hauteskundeetan aldaketa etorri zen Zestoako Udalera. EAJk aurreko agintaldiko gehiengoa galdu zuen, eta EAE-ANV alderdiak lortu zuen alkatetza. Azken horrek lortu zuen boto gehien ere. Bost zinegotzi lortu zituen ezker abertzaleak; bat gutxiago EAJk, eta bi zinegotzi, berriz, EAk. 2003an elkarrekin aurkeztu ziren hauteskundeetara EAJ eta EA, baina azken hauteskundeetan ez zuten koaliziorik osatu. Alazne Olaizola izan da azken lau urteotan Zestoako alkatea. EAEren izenean aurrena, independente moduan gero, 2009ko urtarrilean Espainiako Auzitegi Gorenak alderdi horren legez kanporatzea berretsi ondoren. Horregatik, Olaizolak ezin izan du oraingoan alkatetzara aurkeztu. Aktore berriak hautestontzian Herritarrek bi alderdi berri izan dituzte aukeran [...]

«Zoratzen gaude, ikaragarria da hau, oso gustura gaude». Horiexek izan dira gaur gauean Leire Etxeberriaren lehen hitzak, emaitzak jakin bezain pronto. Bilduko alkategaia da, eta datozen lau urteetan bera izango da herriko alkatea. Izan ere, 7 zinegotzi lortu ditu koalizioak, eta erraz gailendu da. EAJk 4 zinegotzi lortu ditu, eta gainerakoak ordezkaririk gabe gelditu dira. Hau da, Aralarrek, Hamaikabatek, PSE-EEk eta PPk ez dute zinegotzirik izango datozen lau urteetan.
Bi alderdiren esku geldituko da herriko udalbatzarra, beraz. Aldaketa handia dela uste du Etxeberriak, baina gaur ez zegoen gehiago zehazteko moduan. Bere alderdiaren emaitza ikaragarriak barneratzen nahikoa zuen.
2007ko norabideari jarraiki
2007ko udal hauteskundeetan aldaketa etorri zen Zestoako Udalera. EAJk aurreko agintaldiko gehiengoa galdu zuen, eta EAE-ANV alderdiak lortu zuen alkatetza. Azken horrek lortu zuen boto gehien ere. Bost zinegotzi lortu zituen ezker abertzaleak; bat gutxiago EAJk, eta bi zinegotzi, berriz, EAk. 2003an elkarrekin aurkeztu ziren hauteskundeetara EAJ eta EA, baina azken hauteskundeetan ez zuten koaliziorik osatu.
Alazne Olaizola izan da azken lau urteotan Zestoako alkatea. EAEren izenean aurrena, independente moduan gero, 2009ko urtarrilean Espainiako Auzitegi Gorenak alderdi horren legez kanporatzea berretsi ondoren. Horregatik, Olaizolak ezin izan du oraingoan alkatetzara aurkeztu.
Aktore berriak hautestontzian
Herritarrek bi alderdi berri izan dituzte aukeran botoa emateko garaian. Alde batetik, EAtik banandutako Hamaikabat alderdia aurreneko aldiz aurkeztu da hauteskundeetara. Bestetik, hiru agentek sortutako koalizioa: EAk, Alternatibak eta independenteek osatutako Bildu alderdia. Azken honek eramango ditu Udalera bere programan ezker abertzalearen ideiak ere.

Emaitzak:

-Bildu: 1028 boto, 7 zinegotzi.

-EAJ: 595 boto, 4 zinegotzi.

-Aralar: 126 boto, 0 zinegotzi.

-Hamaikabat: 123 boto, 0 zinegotzi.

-PSE-EE: 40 boto, 0 zinegotzi.

-PP: 13 boto, 0 zinegotzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide