Botoen %100 zenbatuta, Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zumaian. Koalizioak 2.057 boto eta sei zinegotzi lortu ditu; EAJ-PNVk 1.480 boto eta bost zinegotzi lortu ditu; PSEk 512 boto eskuratu ditu eta zinegotzi bat izango du; Aralarrek 335 boto jaso ditu eta zinegotzi bat izango du; Hamaikabatek 155 boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik izango; PPk 144 boto jaso ditu eta ez du ordezkaritzarik izango.