Tantaz tanta, herritarrak bozkatzera

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 22a

Herritarrak tantaz tanta doaz bozkatzera, joan-etorria etengabea da, ordea. Goizean zehar ez da pilaketarik egon. 20:00ak arteko epea dute zarauztarrek euren botoa emateko, lasai hartu dute, beraz. Bakoitzari dagokien bozkalekua topatzeko arazoak eta a...

Herritarrak tantaz tanta doaz bozkatzera, joan-etorria etengabea da, ordea. Goizean zehar ez da pilaketarik egon. 20:00ak arteko epea dute zarauztarrek euren botoa emateko, lasai hartu dute, beraz. Bakoitzari dagokien bozkalekua topatzeko arazoak eta alkate nor aterako ote den susmoak izan dira nagusi goizetik.

Herritarrez gain, politikariak ere izan dira bozkalekuetan. EAJko hautagai Imanol Lasa, Patxi Elola PSE-EEko alkategia eta Bilduko Juan Luis Illarramendi Igerain plazan topatu dira. PPko hautagai Rafa Olaizola ere bertan izan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide