Herritarren interesa piztu du Jasangarritasun Azokak

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 21a

Zarautz Zero Zabor taldeak eta Uztaro kooperatibak Jasangarritasun Azoka antolatu dute eguerdian, 11:00etatik 13:00etara, Foruen Plazan. Herritar askoren interesa piztu du ekimenak, eta dozenaka lagun bildu da postuen inguruan, hondakinen kudeaketaren ...

Zarautz Zero Zabor taldeak eta Uztaro kooperatibak Jasangarritasun Azoka antolatu dute eguerdian, 11:00etatik 13:00etara, Foruen Plazan. Herritar askoren interesa piztu du ekimenak, eta dozenaka lagun bildu da postuen inguruan, hondakinen kudeaketaren nondik norakoak ikasteko asmoz, Konposta eta erosketa eta Zaborrak aztertu guneetan. Halaber, Adituen txokoa -n atez ateko bilketan eta errauste plantan adituak diren pertsonek herritarren zalantzak argitu dituzte.

Uztaro kooperatibak postua jarri du, “autogestioan eta agroekologian” oinarritutako eredua zarauztarrengana helarazteko. Eta umeek ere izan dute lekua azokan. Jolasak antolatu dituzte haientzat bereziki.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide