“Haserrea eta itxaropena bakarka bizitzetik taldean erakustera pasatzeko unea” dela dio Bilduk. Horretarako, “Udal berria izan” dadin, herritarrak igandeko hitzordura gonbidatu dituzte: “Irudikatu une batez Udal gardenago eta herritarrago baten aukera, zeure baloreetatik gertuago egon eta zeu entzuteko prestutasuna agertzen duena. Igandetik aurrera hori posible dela sinesten dugu eta horregatik luzatzen dizugu igandeko zitarako gonbidapena”.
Zarautzen aldaketarako aukerak “oso nabarmenak” direla diote: “Udalaren kudeaketa txarrak alde batetik eta Zarautzen Bilduk proposatu duen alternatiba herritar eta bateratuak bestetik, inoiz ez bezalako haserre eta itxaropena sortu dute”.
Bestalde, kanpaina amaierako jaialdia-poteoa antolatu du Bilduk. 20:00etatik aurrera, Musika Plazatik hasiko da ekitaldia, gaur.