
Denboraldi bikaina ari da osatzen infantil mailako taldea, Gipuzkoako Txapelketan jokatutako 21 partidak irabazi baititu. Asteburuan, lehiaketako azken fasea jokatuko dute, Elgoibarren. Larunbatean Arrate A taldearen aurka jokatuko dute finalaurrekoa (10:00etan), eta, irabaziz gero, igandean izango da finala, leku eta ordu berean.