Ikasleak, gurasoak eta irakasleak Orokietako frontoia margotzen ari dira

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 18a

Orokieta Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak frontoiko horma margotzen ari dira egunotan, 16:30etatik aurrera, 7 egun 7 kolore ekimenaren baitan. Eskolako haurrek aukeratu dituzte hormaren koloreak, eta egunero eta zazpi egunetan zehar (egura...

Orokieta Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak frontoiko horma margotzen ari dira egunotan, 16:30etatik aurrera, 7 egun 7 kolore ekimenaren baitan. Eskolako haurrek aukeratu dituzte hormaren koloreak, eta egunero eta zazpi egunetan zehar (eguraldi ona lagun bada bederen) elastiko zaharrak soinean, brotxak eskuetan eta “gogo handiarekin” ekin diote lanari.

Honakoa da prestatu duten egitaraua:

-Gaur, maiatzak 18: Berdea.

-Bihar, maiatzak 19: Morea.

-Etzi, maiatzak 20: Horia.

- Astelehena, maiatzak 23: Urdina.

- Asteartea, maiatzak 24: Arrosa.

-Asteazkena, maiatzak 25: Laranja.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide